Fokus: Zer egin haurrekin?
Mintzalasai#8 haurrentzako eskaintza zabalarekin heldu zaigu. Haurrentzako proposamenak bi egunetan atzematen ditugu: asteazkena (25a) eta larunbata (28).
2019ko Irailaren 23a | ± 01 min 48 s
Irailaren 25a, asteazkena, haurren eguna
KAMISHIBAIZALEA
10:30>11:30 BIARRITZ Mediateka
Iñaki Martiarena "Mattin" sortzaileak Kamishibaiari buruzko lantegia egingo du: Japoniar jatorria duen"€œpaperezko antzerkiaâ€-ri buruzkoa. Tailerra eta irakurketa (7 urtetik goiti).
Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2283-kamishibaizalea
IZARREN HAUTSA
15:30>17:00 BAIONA Santa Gurutzeko mediateka
10 urte pasa dira Mikel Laboak utzi gintuenetik. Maialen Alfaro (sofrologoa, kantaria eta musikaria) eta Philippe Albor-ek (musikaria) ikusgarri bat proposatzen digute bere obra (ber)ezagutzeko.
Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2262-izarren_hautsa
OZEANOAN BARNA, EUSKARAZ
16:30>18:00 BIARRITZ Aquarium
Marinel txikientzako bidaia liluragarria itsaso eta ozeanoetan barna. Akuarioaren bisita gidatua euskaraz eta itsas txakurren bazkaria (3-12 urte).
Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2348-ozeanoan_barna_euskaraz
Irailaren 28a, denetarik, denentzat
IRAKURKETA TAILERRA
10:00>11:45 BAIONA Libre plume
10:00 3-5 urte bitarteko haurrentzako tailerra, antzararen jokoa, irakurketa, jokoak eta kantuak.
11:00 6-10 urte bitarteko haurrentzako"€œNere munstroak" tailerra. Irakurketa, marrazketa eta idazketa. Euskara ikasi nahi duten gurasoentzat ere egokia.
Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2355-irakurketa_tailerra
ALTXORRAREN BILA
11:00>12:00 ANGELU Liburutegia
Igo autobusean eta etorri gurekin altxorraren bila, ea nolakoa izanen den!
Tipi eta handientzat, bidaia polit bat familian egiteko.
Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2357-altxorraren_bila
ZIRKUA FAMILIAN
16:00>17:30 BAIONA Oreka
Haur eta gurasoak ongi etorriak dira zirku saio honen partekatzera. Orekak, airekoak, tranpolina eta eskuketa landuko dira?
Izena eman: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2360-zirkua_familian

.235635.jpg)
























