mintzalasai

Euskaraz bizi #topaketa #rencontre

Zineskola 2020: izen emateak zabalik dira

Zineskola euskarazko irudi heziketa dispositiboak, lehen mailan eskolatuak diren ikasleei, euskarazko animazio filmak deskubritzeko aukera eskaintzen die, lurraldeko 10 zinema aretotan haiendako antolatuak diren emanaldien bidez. Dispositiboan parte hartu nahi duten irakasleek 2019ko azaroaren 15a arte dute EKE-ri izena emateko.

2019ko Urriaren 16a | ± 01 min 41 s

Zineskola dispositiboa Euskal kultur erakundeak du antolatzen ondoko partaideekin: Gabarra Films (eragile teknikoa), Hezkuntza Nazionala eta Ikas euskal pedagogia zerbitzua (ustiapen pedagogikoa), Cinévasion (Iparraldeko zinema gela taldeen elkartea), eta Uda Leku (aisialdi sektorean berezitu elkartea).

Helburuak: euskarazko animazio filma interesgarriak proposatu euskara irakasleei eta beren lehen mailako ikasleei, laguntza pedagogiko egoki bat eskaini, eta euskara eskolatik kanpo erabiltzeko parada eman.

Aurten, iaz bezala, erakasleei formakuntza saioak eskaintzen zaizkie filmen edukiak lantzeko heien ikasleekin. Horretarako, talde pedagogiko bat eraiki da Hezkuntza Nazionaleko eta Ikas euskal pedagogia zerbitzuko aholkulari pedagogiko batzuekin.

Dispositiboaren ibilera

  • Irakasleen formakuntza eguna:2020ko otsailaren 19an Kanboko l'Aiglon zinema gelan
  • Emanaldien egutegia: 2020ko martxoaren 23tik maiatzaren 15era
  • Prezioa haurka: 2,50"‚¬ emanaldia (ordainketa eskolak zinema gelari zuzenki eginen dio)
  • Zinema gela parte hartzaileak: Atalante (Baiona), Le Royal (Biarritz), Le Sélect (Donibane Lohitzune), Haritz Barne (Hazparne), Itsas Mendi (Urruña), l'Aiglon (Kanbo), Maule Baitha (Maule), Complexe Saint-Louis (Donapaleu), Le Vauban (Donibane Garazi), Les Variétés (Hendaia)
  • Izen ematea: Zineskola formularioa betez 2019ko azaroaren 15ean berantenaz
  • Tokien erreserbatzea: dispositiboan izena eman ondotik, ikastetxe bakotxa zuzenki harremanetan sartuko da hurbilen duen zinema gelarekin emanaldiaren eguna eta ordutegia finkatzeko
  • Garraioa: eskola bakotxak antolatuko du bere garraioa autobus konpaniekin zuzenki harremanetan sartuz


Iturria eta informazio gehiago: https://www.eke.eus/


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.