Euskaraz bizi #topaketa #rencontre
Euskal Hitzorduak #4 Miarritzen
Malandain Ballet Biarritz eta Biarritz Culture-n eskutik, Euskal Hitzorduen 4. Edizioa heldu zaigu azaroaren 6tik 11ra.

2019ko Azaroaren 7a | ± 01 min 09 s
Hitzordu hauen helburua artisten eta generoen arteko nahasketa bat sortzea da:
- euskal dantzaren forma tradizionala eta garaikidea sustengatuz,
- euskal dantzaren erakusleiho bat izanez, topaketak antolatuz Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko konpainien artean, kostaldekoen eta barnekaldekoen artean, idazkera tradizionala dutenen eta garaikideagoa dutenen artean,
- publikoa euskal sorkuntzaren inguruan sentsibilizatuz.
Egitaraua
Azaroaren 6an, 17:00etan, Maurice Ravel-Pays Basque kontserbatorioan: Zabala moduluaren tailerra
Azaroaren 7an, 18:00etan, Euskal Gunearen irekitzea
Azaroaren 8tik 10era, Lurrama (Laborantza Ganbarak antolaturik)
Azaroaren 9an, 20:00etan, Miarritzeko Kasinoan: Mutxikoen gaua (Amalabak taldeak antolaturik)
Azaroaren 10ean, 10:00etatik aitzina, Dantza ibilaldia Miarritzeko karriketan Maritzuli Konpainiaren eskutik
Azaroaren 10ean, 13:15ean, Plaza Berrin: G.E.S.S."€“ So.K konpainia
Azaroaren 10ean, 20:30ean, Kasinoko antzokian: Biz Hitza"€“ Aukeran Konpainia
Azaroaren 11an, 15:00etan eta 17:00etan, Gamaritz estudioan: Aurkezpen publikoa"€“ Bilaka
Azaroaren 11an, 17:00etan, Gare du Midin: Benito Lertxundi (Miarritzeko Hiriak antolaturik)
Info+: www.malandainballet.com et www.biarritz-culture.com























