Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
BABko euskararen gida
Nork bere burua hobeki kokatzeko.
2019ko Abenduaren 11a | ± 01 min 34 s
Baionako, Angeluko eta Biarritzeko hiriek elkarrekin euskarazko aktibitateen aurkitegi bat argitaratzen dute. Publiko zabalari zuzendua da: euskaldunei, euskara ikasleei eta haur elebidunen gurasoei.
4 atal, 36 orri, 100 eragile
Lehen haurtzaroko harrera lekuak, helduen ikaspena, eskolatzea, aisialdiak, haurren zaintza, baliabideak? Aurkitegia 4 ataletan antolatua da: Euskara ikasi"€“ Euskara erabili"€“ Hedapen Guneak"€“ Zerbitzuak.
Gure helburua da harremanetan jartzea euskaraz bizi nahi duen jendea eta euskarazko jarduerak proposatzen dituzten eragileak. Baina elkarte mundua etengabe mugimenduan da, eta zaila da paperezko aurkitegi batean eskaintza guztia islatzea. Horregatik, bertsio osoago bat eskuragarri da sarean: www.mintzalasai.eus.
Euskara, etorkizuneko aukera!
Euskararen berreskuratze prozesua abiatua da duela zenbait urte. Gaur egun, euskara errealitate bat da BAB hiri-eremuan ere: 2460 ikasle ama-eskolatik lizeora, 550 heldu euskaltegietan, 15800 euskal hiztun? Lehen hitzak euskaraz beti eta denekin partekatuz, segur hamarnaka aukera atzemanen dituzuela euskaraz bizitzeko, beraz egin jauzia.
Iniziatiba xume hau martxoan abiatu"€œOsez l'euskara"€“ Etorkizuneko aukera" kanpainaren segida da. Bere helburuak euskararen erabilera emendatzea eta lurraldeko eragileen lana baloratzea dira.
Aurkitegiaren paperezko bertsioa Herriko Etxean eta ohiko banaketa-guneetan atzemanen duzue. Etxean jasotzeko, https://labur.eus/argitalpenak inprimakia bete dezakezue. Azkenik, bertsio numerikoa hemen duzue eskuragarri: https://mintzalasai.eus/babn_euskaraz_bizi/baliabideak/gidak
























