mintzalasai

Euskaraz bizi #topaketa #rencontre

Euskararen Urtaroa: Bertsolaritza

Azaroaren 14tik 30era, 100 bat gertakari antolatuak dira ipar Euskal Herri osoan euskaraz gozatzeko eta hizkuntzaren erabilpena sustatzeko.

2019ko Azaroaren 14a | ± 57 s

XILABA

BERTSOLARIEN LAGUNAK ELKARTEA

Azaroaren 16an, 12:00an IZTURITZEKO HERRIKO GELAN

Xilaba bertso txapelketaren finala.


BERTSO AFARIA

BALEAK ELKARTEA

Azaroaren 22an, 20:00etan XAIA OSTATUAN

Jon Maia, Odei Barroso, Irati Alcantarrilla eta Aner Petriz"€œEuzkitze“ bertsolariekin

eta bertso eskoletako haurrekin.

Izena emateko Xaia ostatua"€“ 05 47 75 07 02"€“ 20€ afaria


AITOR SARASUAREN OMENEZ BERTSO SAIOA

ITSASUKO HERRIKO ETXEA ANTOLATZAILE"€“ BERTSULARIEN LAGUNAK ELKARTEAREKIN PARTAIDETZAN

Azaroaren 24an, 16:00etan SANOKI GELAN

Aitor Sarasua, bertso irakaslea eta Bertsularien Elkarteko lehendakari ohiari omenaldia. Urririk.

Amets Arzallus, Andoni Egaña, Ainhoa Agirreazaldegi, Maddi Sarasua bertsolariekin eta Ortzi Idoate gai-emailearekin.


BERTSO BAZKARIA

BALTSAN ELKARTEA

Azaroaren 30ean, 13:00etan BALTSAN ELKARTEAN

Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariekin.

Izena emateko 06 78 75 36 68. Bazkaria 20€.


Informazio gehiagorako: https://www.communaute-paysbasque.fr/a-la-une/evenement/euskararen-urtaroa-3


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.