mintzalasai

Euskaraz bizi #topaketa #rencontre

Hizkuntza ekologia: belaunaldi baten ekarpena!

Mahai ingurua, azaroaren 28an - 14:00 > 17:00

2019ko Azaroaren 27a | ± 01 min 41 s

Kontzientzia hartze bat gertatzen ari da mundu osoan larrialdi klimatikoaren inguruan, nahiz eta beharrezkoak diren neurriak ez diren behar bezain fite hartzen. Beste gai anitzekin gertatzen den bezala, jendarte zibila fiteago aitzinatzen da erabakitzaileak baino, eta beraz, mobilizazioak beharrezkoak izanen dira erronken mailako erantzunak lortzeko.

Iragarri den hondamendi ekologikoa bioaniztasunaren suntsitzeaz haratago doa: aniztasun kulturala eta linguistikoa ere arriskuan dira munduaren ikuspegi uniformizatzailearen ondorioz.

Gai horren aitzinean ere, hegoaldetik iparraldera, belaunaldi berria mobilizatua da, hizkuntzen biziberritzearen erronka gainditzeko helburuarekin. Aurtengo urtea hizkuntza indigenen nazioarteko urtea izendatu du NBEk eta guk, hitza emanen diegu haien hizkuntza biziarazteko lanean ari diren gazte ekintzaileei: ikasiz eta erakutsiz, ikerketaren edo sorkuntzaren bidez, elkartuz edo desobedituz?

Ibilbide azkarrak ezagutuko ditugu!

14:30"€“ 14:45 HARRERA

Egitaraua & Aurkezpenak.

Nora ARBELBIDE LETE

Miarritzeko Mediateka

14:45"€“ 15:00 MINTZALDIA

Gazteriaren ekarpena euskararen biziberritze prozesuan.

Eneko GORRI

Miarritzeko Euskara zerbitzua

15:00"€“ 16:00 MAHAI INGURUA

Euskara ardatz duten ibilbide batzuk? eta galderak.

Libertimendua: herri bat mugimenduan, gazteriatik eta euskaratik.

Xan BERTERRETXE

Ikasprozesu baten nondik norakoak.

Elodie BAFFALIO

Gazte animatzaileak, euskara eta plazerra uztartuz.

Kepa MOUESCA

Lizeotarrak eta euskara?

Aitzol GIL

16:00"€“ 16:45 AURKEZPENA

Yezhoù: hizkuntza gutxituen Europako itzulia.

Bretoindar gazte batek bere egitasmo originala aurkeztuko digu hitzez eta irudi bidez.

Morgane LINCY FERCOT

Kazetaria

16:45 - 17:00 AZKEN HITZAK

Borobiltzea & Perspektibak.

Nora ARBELBIDE LETE

Info+: https://www.theatre-du-versant.fr/


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.