Euskaraz bizi #topaketa #rencontre
Koldo Zabalari omenaldia
Koldo Zabalari omenaldia ospatzeko Oldarrako dantzari ohiei deialdia.
2019ko Azaroaren 28a | ± 44 s
Oldarra dantza elkarteak, Uztaritzeko Herri Soinu elkartearen laguntzarekin, Koldo Zabalari ikusgarri-omenaldia egingo dio, Gare du midi antzokian, 2020ko urriaren 10ean. Egitasmo honen burutzeko, harekin taula partekatu duten dantzariei deialdi bat zabaltzera gatoz.
Azaroaren 30ean, 11etan, larunbatez, informazio bilkura antolatua da, Miarritzeko Plaza Berrin.
2020eko urriaren 7tik 10era Miarritzen gertatuko den, Herri Uzta festibaleko une nagusia izango da emanaldi hau. Urriaren 7an, asteazkenenez, Koldo Zabalaren ibilbideaz konferentzia bat proposatuko da ere. Horregatik, Herri Soinu elkarteak, Koldo Zabalari buruzko edozein artxibo edo argazki bilatzen ditu.
Argibideak:
herri.soinu@laposte.net / 06.23.31.27.45
























