Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Egunean behin jolasteko
Mugikorrerako aplikazio honek egunero 45 000 erabiltzaile baino gehiago ditu.
2019ko Abenduaren 17a | ± 48 s
Codesyntaxek sorturiko aplikazioa galdera-erantzun joko bat da. Bakarka edo taldeka jolasteko pentsatua da eta euskaraz da.
Izenak dion bezala, egunean behin jokatu behar da: 10 galderari erantzun behar zaie ahal bezain denbora gutxian. Galderak mota askotarikoak dira: Zer herritakoa da argazki hau? Nola esaten da limoia iparraldean? Zenbat biztanle ditu Zornotzak? Zein da argazkiko kirolaria? Eta aldi oro, hiru erantzunen artean hautatu behar da.
Ondotik, eguneko emaitza lagunekin, familiarekin edo lankideekin konpara daiteke, taldeak sortzen ahal baitira. Gainera, astero Euskal Herri mailako sailkapen bat osatzen da eta irabazleak sari bat irabazten du.
Aplikazioa urririk deskarga daiteke.
























