Euskaraz bizi #deskubritu #apprendre
Ongi etorri euskarara
Miarritzeko Euskara Zerbitzuak "Ongi Etorri" kit-a banatzen die herritar berriei.
2019ko Abenduaren 17a | ± 22 s
Euskara ez dakitenentzat, gomita bat da hizkuntza berenganatzeko. Euskaldunentzat berriz, euskaraz bizitzeko aukerak deskubritzeko tresna.
Hainbat informazio euskarrik osatzen dute kit-a:
- Auzapezaren gutun bat: euskararen garrantzia azpimarratzen duena.
- BABko euskararen aurkitegia: euskararen transmisiorako eta hedapenerako guneak ezagutarazteko.
- Euskarazko irakaskuntzari buruzko informazio esku-orria.
- Sakeleko hiztegitxoak.
























