Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere
Himalaiako espedizio berezi bat kontatzen duen dokumentala proiektatuko dute Donibane Lohizunen.
2019ko Abenduaren 26a | ± 36 s
Joan den urrian abiatu ziren Euskal Herritik 14 eta 17 urte bitarteko 12 gazte Himalaiara. Felipe Uriarte mendizaleak gidatu zuen espedizioa, eta helburua bertako mendiak ezagutzeaz gain, Xerpa herria ezagutzea zen. Nepalgo Himalaian bederatzi xerpa gazterekin elkartu eta haiekin batera egin zuten bidaia. Parada izan zuten kulturen eta hizkuntza gutxituen arteko trukaketa egiteko eta 6000 metrotan ere euskaraz bizitzeko.
Espedizioari buruzko dokumentala sortu zuten eta Donibane Lohizuneko Le Select zinegelan proiektatuko dute urtarrilaren 10ean, 19:00etan.
























