Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Kartzela, serie digital berria
Arnasa Gara kanpainaren baitan sortu da zazpi kapituluk osatutako misteriozko fikzioa.
2019ko Abenduaren 19a | ± 57 s
Arnasa Gara
Kanpaina honek euskararen arnasguneen garrantzia nabarmendu nahi du. Arnasguneak euskararen guneak dira: gune horietako biztanle gehienek euskara menperatzen dute, eta erabilera arrunteko hizkuntza da karrikan, etxean, lanean, familian edo lagunekin.
Kartzela
Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzi du serie digitala, EITBrekin elkarlanean.
BECen harrapatuta dauden sei lagun dira istorioaren protagonistak, arnasguneetako herritarrak dira guztiak. BECeko zenbait tokitan harrapatuta gelditu ondoren, pixkanaka topo egingo dute elkarrekin, eta eraikinetik nola atera pentsatzen hasiko dira. Horretan ari direla sortuko dira lehen galderak: zenbat egunez iraun beharko dute BEC barruan? Nola moldatuko dira hain izaera desberdina duten sei pertsona elkar ulertzeko? Kasualitatea izan ote da ala beraiek hor egoteko ezkutuko arrazoiren bat dago?
7 kapituluak jadanik ikusgai dira: www.kartzela.eus























