Euskaraz bizi #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir
Euskara 2035 plana
Abenduaren 12a, Miarritzeko hizkuntza politikaren Gidaritza Batzordea bildu da. Bilana egiteaz gain, etorkizunera begira ezarri dira parte hartzaileak.
2020eko Otsailaren 6a | ± 51 s
5 urteko aitzinamendu eta oztopoen errepasoa egin ondoren, 2019ko abenduaren 12ko Gidaritza Batzordeak"€œEuskara 2035" ekintza plana aztertu du.
Bertan, 35 ekintza proposamen egiten dira"€“ horietako 7 zinez egituratzaileak direnak"€“ euskararen biziberritzean aktiboki eta koherentziaz ekiten segitzeko Miarritzen. Txosten honetan lan oinarri batzuk daude. Baina 35 neurri berri horiek ez dute hizkuntza politika proiektu bat osatzen. Gaur egun indarrean diren dispositiboez gain heldu dira.
Ondoko hilabeteetan, lan hori taldean sakonduko da. Izan ere, euskara biziberritzeko proiektua partekatu behar da hizkuntzari atxikitako hiztunen taldea gaindituz. Hiri batean, beraz, hizkuntza-erronkak administrazioko maila bakoitza, tokiko-eragile bakoitza, ekitaldi handi bakoitza, elkarte bakoitza... gidatu behar ditu etorkizuneko aukera izaten segitzeko.
Txostena deskargatu.

.192121.jpg)






















