Euskaraz bizi #haurrekin #enfamille
EuskarAbentura 2020, eman izena!
2003 edo 2004ean sortutako gazteentzako proiektua da EuskarAbentura.
2020eko Urtarrilaren 9a | ± 55 s
Abenduaren 5ean Durangoko Azokan aurkeztu zuten 2020ko edizioa. Ekimena 120 gaztek osatutako espedizioa da 2020ko uztailaren 1etik 31ra Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatuko du.
Proiektu honen helburu nagusiak Euskal Herria ezagutzea, eremu ez formaletan gazteengan euskara eta mundu mailako gazte euskaldunen sare bat osatzea dira (diasporako gazteak ere egonen baitira).
Izen ematea
16-17 urteko gazteek motibazio gutun bat eta proiektu bat aurkeztu beharko dituzte martxoaren 15a aitzin. Proiektuak formatu ezberdinak izan ditzake: lan historiko bat, lan literario bat, ikus-entzunezko bat, lan musikala, plastikoa edo digitala. Baina egileak hiru gairen artean bat hautatu behar du: Euskal emakume sortzaileak, Mugak gaindituz integraziora bidean edo Natura plastifikatua.
Xehetasun gehiago: https://euskarabentura.eus/2020-izen-ematearen-oinarriak/