Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Tesiker, euskarazko doktorego-tesien gunea
Urriko datuen arabera euskaraz egindako 550 doktorego-tesiren erreferentziak aurki daitezke bertan.
2020eko Urtarrilaren 14a | ± 56 s
Euskarazko doktorego-tesi guztiak gune batean biltzeko helburua du Tesiker proiektuak.
2007. urtean abiatu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak UEUren laguntzaz. Euskaraz aurkeztutako doktorego-tesi guztiak bildu eta eskuragarri jartzea da asmoa eta urriko datuen arabera 550 euskarazko tesi daude bertan.
Tesikerrek UEUk kudeatzen duen Inguma Euskal komunitate zientifikoaren datu-basean du abiapuntua. Gaur egun 763 tesi lan daude Inguman katalogatuta eta horietatik 550 eskuratu daitezke Tesikerren.
Giza eta Gizarte Zientzien arloko lanak dira batik bat (%55,56) nahiz eta azken urteetan zientzien adarretako tesien gorakada nabaritu. Tesi egileak direla eta, 2000. urtera arte tesi egileen gehiengoa gizonezkoa bazen ere, 2014. urtetik hona emakume gehiagok aurkezten dute tesia euskaraz.
Ikus: https://www.euskadi.eus/tesiak/
Iturria: https://www.unibertsitatea.net/
























