Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztu dute Baionan
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izanen da.

2020eko Urtarrilaren 24a | ± 01 min 05 s
Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariak eta Euskal Konfederazioako kideek azaldu dituzte Euskaraldiak izango dituen xehetasunak Ipar Euskal Herrian ere.
2018ko edizioa arrakastasua izan zela azpimarratu dute: Ipar Euskal Herriko 64 herri edo eskualdetako 6013 pertsonak parte hartu zuen Ahobizi edo Belarriprest txapa jantziz.
Aurtengo ideia, leloak dion bezala euskara"€œgehiago, gehiagotan, gehiagorekin" erabiltzea izanen da eta hauek dira ekimenaren 4 helburu nagusiak:
- Ahobizi/Belarriprest rolak sozializatu eta egonkortu: ariketaren joko-arauak hobeki ulertzea.
- Herri Batzordeak indartu: tokian tokiko dinamikek toki gehiago hartzea, indar gehiago izatea.
- Entitateetan urratsak eman: elkarteak, saltokiak, lantokiak, administrazio publikoak? Norbanakoen ariketa kolektiboki indartzeko, entitateetan euskaraz aritzeko guneak sortuko ditugu 2020an: ARIGUNEAK.
- Hizkuntza ohiturak aldatu: Euskaraldia ez da kanpo-ekitaldi bat, bakoitzak barneratu eta bakoitza indartu beharko duen ariketa soziala da.
Jadanik hasiak dira Euskaraldia 2020 edizioaren prestakuntza lanak.
Info+: https://euskaraldia.eus/euskaraldiaren-bigarren-edizioa-aurkeztu-dute-gaur-baionan/























