Euskaraz bizi #etorkizunekoaukera #osezleuskara
Diru-laguntzak ikerketarako
Urtero bezala, ikasleen artean ikerketa bultzatu nahian, deialdi berri ireki dute martxoaren 22ra arte.
2020eko Martxoaren 10a | ± 48 s
Hautagaitza aurkez dezakete master edo doktoretza prestatzen dauden ikasleek, ikerlari independenteek eta baita ere bideogileak edo film egile amateurrak, edozein adinekoak.
Bere lana, edozein diziplinatik etor daiteke: euskal ikasketak, historia, antropologia, hizkuntza, artearen historia, arkeologia, geografia, lurralde antolaketa, literatura, musikologia, fisika, kimika, medikuntza, geologia, biziaren zientziak, kudeaketa, ekonomia, zuzenbidea.
Lanak hauetako edozein hizkuntzan izan daitezke: euskara, frantsesa, espainola edo ingelesa.
Hautagaiek bere hautagaitza beterik eta eskatutako agiri erantsiekin batera bidali beharko dutebaiona@eusko-ikaskuntza.eus helbidera edo, postazhurrengo posta helbidera: Eusko Ikaskuntza-Société d'Etudes Basques, au 51 quai Jauregui-berry 64100 Bayonne.
Zalantzak argitzeko, idatzi baiona@eusko-ikaskuntza.eus helbidera.
























