Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Herriko bozak: Gaualdi berezia Euskal Hedabideetan
Martxoaren 15ean hauteskunde gaualdia eskainiko dute Euskal Hedabideetan.
2020eko Martxoaren 12a | ± 35 s
Teknikari eta laguntzaile andanak parte hartuko du emankizun berezi horietan.
Ipar Euskal Herri osoan banatuak izanen diren ekipek zuzenezko lekukotasun, ihardokitze eta analisiak bilduko dituzte. Grafiko argietan aurkeztuak izanen diren emaitzak komentatuko dituzte kazetari eta gomitek Uztaritzen instalatuko duten plato nagusian.
Bestalde, aplikazio baten bidez emaitza guzien ikusteko parada izanen duzue euskal hedabideetako webgune guzietan:
Irrati emankizuna: 18:00 - 23:30
Telebista emankizuna: 19:30 - 23:30
























