Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Konfinaturik ere, irakurtzekoa aurki daitekeelako
Bideo labur bat, Biarritzeko mediatekan lan egiten duen Nora Arbelbide Letek egina. Lehen bideo bat, lehen esperientzia bat, eta agian ez azkena. Mediatekak hetsiak badira ere, uste baino gauza gehiago aurki baitaiteke sarean. Liburuak, musikak, filmak eskuragarri egin, hori da ideia.
2020eko Martxoaren 31a | ± 01 min 53 s
Hemen lehen adibidea: Miñan (Susa) liburua, Amets Arzallus Antia eta Ibrahima Baldek idatzia. Miñan (Susa) liburua osorik aurki daiteke sarean. Hemen liburua oinarri duen laburmetraia, Dinamoaren bideoa. Dinamoa Azpeitiatik (Gipuzkoa) ari den sormen gune bat da. Hemen beren webgunea.
Gaiaz interesatuz geroz, hemen beste zenbait proposamen:
+ Pape Niang Senegaldik Bilbora nola iritsi zen, bere barne bidaia kontatzen du Pape Niang. Hasiera berri bat liburuak. Mikel Garcia Argiako kazetariak idatzia du liburua.
+ Itxaro Borda idazleak Ezer Baino hobe (Susa) idatzi zuen 2009an. Hau ere Susak argitaratu zuen eta ondorioz, hau ere eskuragarri da hemen.
“Zedarriturik dago mundu osoa, lurrak ez ezik itsasoak ere bai. Hogeigarren mendeko gerra sutsu eta hotz guztien ondoren, oztopoa besterik ez dago denean, eta zaindaritza zorrotza gainera. Itxaro Bordaren"€œEzer gabe hobe" nobelako protagonista europarra da, izentzat Sigma eman zaion baionarra. Bi frontera igaro beharko ditu klandestinoki: lehendabizikoa Londreserako bidean, afrikar bati laguntzen; bigarrena Kaliforniara bidean, Mexikoko adiskide batzuekin iparralderantz doala. Bizi dugun garai ekonomiko bortitz, lapur eta zanpatzailearen lekukoa da eleberri sozial eta politiko hau: salaketa eta aldarrikapena aldi bereanâ€.
+ Eta azken gomendio bat: Eider Rodriguezek 2010ean argitaratu Kantu Jendea (Elkar) liburuko Omarren uda narrazioa. "Uda bakean" izeneko ekimen baten bidez Omar saharar haurrak euskal familia baten erdian pasatzen du uda... Aurreiritziez, fantasmez, paternalismoaz, elkartasuna aipatzen delarik, ardura aipatzen ez den itzal hori agertzen da fikzio honetan. Hemen pasarte bat.























