mintzalasai

Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque

Eta zuk, musika nola entzuten duzu?

Gaur egun, musika entzuteko praktikak asko aldatu dira. Momentuz, ezin gira gure musika dena kuttunera joan. Deezer, Spotify eta Youtube music plataformez harago euskal musika (bir)deskubritzeko aukera batzuk partekatzen dizkizuegu hemen.

2020eko Apirilaren 4a | ± 01 min 29 s

Plataforma bat: ezinbestekoa tresna.

'·Badok.eus: Berria egunkariaren euskal musikaren ataria.

Musikariak estiloka sailkatuak, aktualitateak, bideoak, podcastak, elkarrizketak, historia?

Info+ https://www.badok.eus/

Irrati emankizunak: Sarean arrantzatzen ahal dira emankizun biziki onak.

'·Astelehen urdinak: eklektikoa eta puntazkoa. Info+ http://euskalirratiak.eus/astelehen-urdinak/

'·Kantuz kantu: pixka bat klasikoagoa eta artista bat ezagutzeko aukera. Info+ http://euskalirratiak.eus/kantuz-kantu/

'·Adi: Euskal Herriko eta kanpoko musika berriak eta lehenagokoak. Trip-Hop,Trash, Metal, Pop Rock, edo Elektroa nahasten dira. Egin ahala talde alternatibo, underground edo Major-etarik urrun diren taldeek beren lekua dute hemen! Musika librea... http://euskalirratiak.eus/adi-musika-emankizuna-panpi-mercapiderekin.html

'·Raiokultura: emankizun desberdinak badira, hauen artean euskarazko kalitatezkoak (Badok 14) eta zuzenezko musika haria. Info+ https://www.radiokultura.eus/index.php?option=com_radiokultura&view=category&id=9&Itemid=113timestamp303

'·Arrosa irrati sarea: Euskal Herri osoko podcastak atzeman diatezke. Info+: https://www.arrosasarea.eus/category/irratien-programak/


Euskal karaokeak: Youtuben ikusgai.

'·Gabi de la Mazak izigarriko lana egiten du euskal musika sarean eskuragarri emateko. Info+ https://www.youtube.com/playlist?list=PLwibYvY3RSACEKvzrVhMGuN87CvmfTaWx


Zabaldu belarriak eta goza!


hari@
ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.