Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Konfinaturik ere #5 Baiona Ttipi giroan
Gaur poema batekin dator Nora Arbelbide Lete, Biarritzeko meditatekako langilea.
2020eko Apirilaren 14a | ± 01 min 12 s
Lucien Etxezaharreta idazlearen Pontrique olerkia, Maiatz aldizkarian argitaratu zuen lehenik 2001ean eta ondotik Begira bilduman (Maiatz), 2012an.
Hemen aurkituko duzue osorik.
Hemen Lucien Etxezaharretari egin elkarrizketa bat.
Aitzaki bat Maiatz elkarteak egin lan handia gogoratzeko.
1982az geroztik hamarnaka autore argitaratu baititu bere aldizkarian edo liburuetan.
Hemen aurkitzen ahal dituzue aldizkariaren lehen hamar zenbakiak numerizaturik.
PONTRIQUE
Lucien Etxezaharreta
Gauaren ferekak
bere laztana karrika zikineri eskaintzen
negu beltz ala uda epelez
hainbat lagunen hegal itzaliak datoz gogora
joan ziren gazte denborak
ostatu keztatuen bolborak
goitika ala nigarrez arkupeak
emazte zanpatuak
gizon arrail laidostatuak
garratoin bat zalu bere zilora
Errobiren arramantza erauntsi biharamunetan
hitz beltzak murruetan
polizia kaskoen dirdiran
leihotik han Mon Bar odoletan
zerra zahia lurrean odol xurgan
han parrean jendea oihuka
gatuak karrikan ihes
zakur gaixoa goseti begiak amultsu
ondoko nagusiak bi ostiko
jostuna goizik lanera joailia
eta ez du nigarretan bidea
[?]
etxe gris haundi zabalak
leiho hetsien hasperenak
untzi zikinez gaindituak
Ernesten irri ozenak
badoatzi kartzelako orenak
hainbat lagunen hegal itzaliak datoz gogora
negu beltz ala uda epelez
bere laztana karrika zikineri eskaintzen