Elkartea #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir
Mila esker!
Itxialdiak iraun duen 4 asteetan, "Etxean euskaraz" kanpainaren baitan 40 artikulu sortu eta hedatu ditugu gure kanalen bitartez: Telegram, Instagram, Facebook, Youtube eta www.mintzalasai.eus ataria.
2020eko Apirilaren 15a | ± 01 min 12 s
4 astez, gure atarian 41.000 orrialde ikusiak izan dira 12.000 erabiltzaile berri baino gehiagorengandik. Sare sozialetako interakzioak eta partekatzeak ere 10ez biderkatuak izan dira.
'·Haurrentzako kantuak, yoga saioak, sofro ariketak, marrazki bizidunak, ipuinak?
'·Helduentzako liburuak, filmak, podkastak, musika hautaketak?
'·Gurasoendako aholkuak, gomendioak, ariketak?
'·Erdaldunendako euskara deskubritze saioak?
Datozen 4 asteetan, edukiak sortzen eta hedatzen segituko dugu. Baina sarean diren baliabide guziak ikusirik, zerbait ikasi baldin badugu azken egunetan da euskara mugimenduan den mundua dela. Bizi gogo handia duen komunitate bat gira eta biziki gira.
Gaurdanik eskertu nahi ditugu abentura horretan bidelagun izan ditugun euskaltzale guziak. Hasitako bide horrek izanen du segida.
Bitartean, zuk ere laguntzen ahal gaituzu eduki hauek zure ingurukoekin partekatuz.
'·TELEGRAM:https://telegram.org/canal "ETXEAN EUSKARAZ"
'·INSTAGRAM:https://www.instagram.com/mintzalasai/
'·FACEBOOK:https://www.facebook.com/mintzalasai
'·YOUTUBE:https://www.youtube.com/
'·WEB:https://mintzalasai.eus/
























