Euskaraz bizi #deskubritu #apprendre
Euskara deskubritzea konfinamenduaren garaian
Desafio hau altxatuko ote duzue?
2020eko Maiatzaren 1a | ± 48 s
Ongi etorri hetsialdi honetako hamabigarren euskara deskubritze saoira.
Gaur, ez dizuegu kurtso normal bat proposatuko.
Desafio bat proposatzen dizuegu, zuek egindako eginkizun bat proposatzea?
Bi gaien artean bat hautatu beharko duzue:
Zuen lagunak edo familia aurkeztu
edo
Zuen burua taularatuz festa batean manaketa bat pasatzen edo zerbitzatzen ari.
Euskarria zuek hauta ezazue: testu, bideo, tronbinoskopo, komiki, soinu fitxero bat,?.
Bakarrik edo beste batzuekin egiten ahal duzue.
Zuen obra(k) mintzalasai@gmail.com helbidera igortzen ahal dizkiguzue.
Gure sare sozialetan "story" moduan partekatuak izanen dira (salbu ez ezartzea zehazten badiguzue).
Desafioa altxatzeko prest? Zuen lanen behar gaude!!