mintzalasai

Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque

Konfinaturik ere #6 Elsa eta Gisèlekin

Gaur bi funtsezko liburuekin dator Nora Arbelbide Lete, Biarritzeko mediateka birtualetik: Txillardegiren"€˜Elsa Scheelen' eta Ramon Saizarbitoriaren"€˜Egunero hasten delako'.

2020eko Apirilaren 21a | ± 02 min 08 s

Baina hasteko, bi hitz gaur eta biharko hainbat artistek iragarri greba digitalarekin. Hemen aurkituko duzue informazio guztia: https://kulturgintzan.eus/

Elkartasuna artistei, orai bat eta gero bat ere ukan dezaten; geroak ere ukan ditzan Elsa eta Gisèle bezalako pertsonaiak:

Gisèle,"€˜Egunero hasten delako' liburuko protagonista da. Eleberria ez da sarean baina hitzaurrea eta lehen orriak bai: https://issuu.com/erein/docs/egunero_hasten_delako

‘Elsa Scheelen' eleberriak bezala iaz 50 urte bete zituela ere"€˜Egunero hasten delako' liburuak, Amagoia Gurrutxagak Berria egunkarian serie biziki interesgarria idatzi zuen: https://www.berria.eus/udako_serieak2019/08/30/elsa-eta-gisele/

Hemen Ramon Saizarbitoriak eman prentsaurrekoa, 50 urteen karietara. https://www.youtube.com/watch?v=3rdbav3ofuo

Artetik aipatzeko, anekdota berezia kontatzen du bertan Saizarbitoriak. Eleberriaren azalean (Alberto Corazonek diseinatutakoan) agertzen den neska Santa Bernadette Soubirousen berdin berdina da. Garaian ez zen ohartu hala zenik Saizarbitoria eta diseinatzaileak berak ukatu zien. Baina bi minutuz interneten Bernadette Soubirousen argazkia bilatzea aski da ikusteko hala dela, bai. Eta horra beraz, abortuaren aldeko liburu baten azal historiko bat; non"€œQue sÀ²i era Immaculada Concepcion" entzun zuen Bernadette Soubirouren potretan agertzen den.

‘Egunero hasten delako' ez da fikzio bilakatu, baina idazlearen beste obra inportante bat den"€˜Ehun metro' bai, film bilakatu zuen Alfonso Ungriak eta EITBn ikusi daiteke osorik: https://www.eitb.tv/eu/bideoa/film-luzeak-ehun-metro/772/32658/film-luzeak-ehun-metro/

Txillardegiri dagokionez,"€˜Elsa Scheelen' liburua osorik: http://booktegi.eus/liburua/197/elsa-scheelen-txillardegi

Txillardegiz, web gune oso bat: https://txillardegi.wordpress.com/

Txillardegiz Klika. 21. KORRIKArako egindako dokumentala:

https://www.youtube.com/watch?v=cx1zp9aBQwI

Txillardegiren obraz: https://zubitegia.armiarma.eus/?i=130


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.