Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Konfinaturik ere #8 Zerocalcarerekin
Gero eta komiki gehiago ari dira argitaratzen euskaraz, hauen artean dago Zerocalcare autore italiarraren lana: Hondamuinean (Farmazia Beltza)
2020eko Maiatzaren 5a | ± 53 s
Gero eta komiki gehiago ari dira argitaratzen euskaraz, direla sorkuntzak edo itzulpenak; zein diren jakiteko, hemen Komikipedia datutegiaren zerrenda.
Hauen artean dago Zerocalcare autore italiarraren lana, Hondamuinean, Farmazia Beltzak argitaratu duena. Erromako Rebibbia auzoko lagun talde baten gora beherak kontatzen ditu. 80eko hamarkadan sortuak, 40 urteetara iristear eta beti prekaritatean murgildurik dagoena.
Hemen irakurri daitekeena:
https://issuu.com/ereiten/docs/hondamuinean_lehena
Eta bigarrena, HONDAMUINEAN 6 hilabete geroago
Zerocalcare autorea ezagun egin zuen Kobane Calling liburuaren euskal bertsioa ere bidean dago:
Zerocalcareren zaleentzat, hemen animazioak , zenbait konfinamendu girokoak (italieraz):
Zerocalcare Euskal Herrira etorri zeneko grabaketa- Iruñeko Katakak liburutegian, Sustrai Colina bertsolaria eta Hedoi Etxarte idazle eta Katakrakeko kidearekin.