Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Ni.eus, euskarazko e-mail zerbitzu berria
PuntuEUS Fundazioak eta Guebs enpresak sortu dute eta pribatutasuna errespetatzen du.
2020eko Maiatzaren 20a | ± 50 s
3 aukera
Zerbitzu berri honen bidez, edozeinek urririk bere e-mail helbidea sortzen ahalko du formatu honetan, adb: ximun@ni.eus
Premium kontu bat eginez gero, domeinua pertsonalizatu daiteke, adb: info@ane.eus eta hiru helbide sor daitezke.
Eta enpresentzat, "erraldoia" plana eskaintzen dute, helbide gehiago sortu ahal izateko.
Pribatutasuna
Beste zerbitzu batzuekin konparatzen badugu,Ni.eus zerbitzuak pribatutasuna errespetatzen du. Ez du publizitaterik erakusten, eta ez du erabilera datuen jarraipenik egiten.
Nola sortu nire kontua?
Mugikorrean eta ordenagailuan erabili daiteke, gainera erabiltzen dugun posta programan konfiguratuz. Gainera, beste zerbitzu batzuk ere baditu: egutegia, helbide-liburua, berbideraketak?
Informazio guztia https://ni.eus/ webgunean atzeman dezakezue.
























