Elkartea #euskarazbizi #vivreenbasque
Irainak, kitzikak eta hitz larriak ere euskaraz
Laster Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko irainen hiztegia izanen dugu eskuartean.
2020eko Maiatzaren 25a | ± 36 s
Miarritzeko Euskara Zerbitzuak, Mintzalasai elkartearekin elkarlanean, hizkera informala garatzeko tresnak sortzen ditu. Horren adibide da joan den irailean argitaratu zen Hiztegi kokina, sexualitateaz euskaraz hitz egiteko gakoak ematen zituena. Hemen duzue ikusgai.
Orain, hiztegi berri bat prestatzen ari gara: irainak, kitzikak eta hitz larriak bilduko dituen hiztegitxoa.
Horretarako zure laguntza behar dugu: zein hitz erabiltzen dituzu haserretzen zarenean? Zein hitz entzun dituzu etxean?
Zure ekarpena egiteko, idatzi euskara@biarritz.eus helbidera.
























