Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
TANTAKA webseriearen 2. denboraldia
TANTAKA serie partehartzaileak gure gaztaroko nortasuna elikatu duten baloreak nola heldu izatean traizionatzen ahal ditugun galdezkatzen du, modu satirikoan.

2020eko Ekainaren 4a | ± 01 min 36 s
Istorioa
1999ko udazkena. Jenofa, Andoni eta Arantxa, 15 urteko hiru lagun gazte Anestesiaren urteko azken kontzertura joateko irrikitan dira. Bidean direla, Jenofak istripu bat badu eta koman sartzen da. 2019 urtean, bere ospitaleko ohean berriz irazartzen da. Bere bi lagunen sustenguarekin, 20 urtez errotik eraldatu den gizartearen kodeak beregatu beharko ditu.
Lehen denboraldian, Jenofa ohartu zen ez zirela 90eko hamarkadan, baizik eta 2019. urtean. Bigarren denboraldian, 20 urte lehenago izan zuen istripua argitzen saiatuko da Jenofa. Bere lagunek egia esaten al diote? Erantzuna Anestesia taldeko kide batek al daki?
Seriearen azken lau aleak ekainaren 9tik goiti, arrats guziz 21:00etan hedatuko dira.
Serie parte hartzailea
Umore gazi-gozoa duen serie parte-hartzaile honen atzean, Idoia Rodriguez Mondragon (Etats de crises liburuaren idazlea, Napardeath filman partehartzaile) eta Joana Parot autore eta errealizatzaile lapurtarrak ditugu. Elkarrekin, Zinegin festibaleko Kliklap lehiaketan 2 aldiz saristatuak izan dira eta Euskal Harriaren ABDak proiektuan parte hartu zuten.
Musika munduko lagunekin, familaren laguntzarekin eta aktore konfirmatuekin grabatu dute Tantaka telesaila. Teknikoki Kanaldudek lagundurik, webseriea osoki Lapurdin filmatua izan da eta post-produkzioa Donostia eta Bidarrai artean gauzau da Txintxua Films, Tabakalerako 2deo Laborategia eta Kanaldudeko estudioen artean.
Lehen lau atalak ikusteko: https://kanaldude.eus/sailak/tantaka-webseriea
Sare sozialetan: Facebook | Instagram























