Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Baionako Epaiskaren deia
Covid-19 birusaren hedapenaren ondorioz konfinamendu neurriak hartu zirenetik, Epaiska elkarteak ezin izan ditu ateak ireki.
2020eko Ekainaren 11a | ± 32 s
Aurreikusirik zituzten ekimenak bertan behera gelditu dira eta ohiko diru-sartzerik ez dute izan. Haatik, ohiko gastuak ordaindu behar izan dituzte. Horrek Epaiska elkartea arriskuan ezarri du.
Epaiska eragile aktiboa da Baionan eta euskararen arnasgune garrantzitsu bat.
Epaiska salbatzeko laguntza ekonomikoa galdegin dute. Hemen duzue aukera: https://www.helloasso.com/associations/epaiska/formulaires/1/widget?fbclid=IwAR1QkwoWXgC4kaiNeMTm9SAaASGunoh1LsSwbMN7g6t0Pd9trThJnZQbQQ0























