Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Lurrama 2020: argazki lehiaketa
Lurramak argazki lehiaketa bat abiatu du heldu den edizioko afitxa egiteko.
2020eko Ekainaren 15a | ± 40 s
Aurtengo edizioa azaroaren 13tik 15era iraganen da.
Lehiaketara aurkeztuko diren argazkiek aurtengo gaia irudikatu beharko dute: “Biharko mundua, gaurko hautuaâ€.
Antolatzaileen mezua
Ezagutu berri dugun krisiaren ondotik, biziaren errespetuan, elikadura sanoa eta tokikoa bermatzen duen laborantza herrikoia eta iraunkorra behar dugula berriz frogatu da. Laborantza-elikadura-osasuna-ren gurpil zuhurrak, gure geroa segurtatuko du.
Argazkiak ekainaren 29a aitzin igorri behar dira lurrama@ehlgbai.org helbidera. Irabazleak etxe ekoizleen mozkinekin osaturiko saski bat irabaziko du, 150€-ko balioa duena.
Informazio gehiago: https://www.lurrama.org/
























