Euskaraz bizi #deskubritu #apprendre
Mintzapraktika Uztaritzeko gaztetxean
Uztaritzeko gazteek euskara praktikatzeko hitzorduak sortu dituzte asteazkenero.

2020eko Uztailaren 8a | ± 19 s
Uztailaren 8tik aitzina, asteazkenero finkatu dute hitzordua Uztaritzeko gaztetxekoek 19:30ean. Euskara jokoen bidez praktikatzea proposatzen dute eta parte hartzaile bakoitzak jateko edo edateko zerbait eraman dezake.
Helburua euskara ikastea eta mintzatzea denez, edozein mailako jendea hurbiltzea espero dute.