Euskaraz bizi #deskubritu #apprendre
60 orduz euskara uler daiteke
Soziolinguistika klusterrak metodologia bat garatu du: "Uler-saioak".

2020eko Uztailaren 23a | ± 01 min 02 s
Aldahitz proiektuaren barnean, hirugarren ikerketa da hau. Orain arte, Eusle eta Ulerrizketa metodologiak garatu zituzten, hizkuntz ohiturak aldatzeko xedez.
Abiapuntuetako bat, usu gertatzen den egoera bat da: talde batean aski da pertsona bat, talde osoa euskaratik erderara pasatzeko.Egoera hori saihestu nahi da metodologia honekin. Euskara batere edo oso gutxi ulertzen duten pertsonek, 60 orduren buruan oinarrizkoa uler dezaten.
Metodologia liburu batean argitaratu dute, denontzat eskuragarri dena hemen: http://www.soziolinguistika.eus/ulersaioak
Liburu horretan, egunez eguneko programazio bat atzematen da ariketekin. Metodoa aplikatzeko, irakasle edo trebatzaile bat behar da, eta euskara ulertzen ez duten pertsona talde bat.
Oraingoz, praktikan esperientzia gutxi batzuk bakarrik egin dituzte: Gipuzkoako Aldundiko Ogasunean, Fagor Arrasate Donostiako lantegian eta Eibarko Armeria Eskolan. Irailetik aurrera hasiko dira era orokortuago batean metodologia aplikatzen.