Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Muak euskal media digitala
Belaunaldi berriei zuzendutako edukia du, baina hartzailea edonor izanik halere, kazetaritza modu batzuk birpentsatu eta, MUAK aktore unibertsala da tendentzien inguruan eta baita gizarte galdera zenbaiten inguruan ere.
2020eko Agorrilaren 20a | ± 45 s
Edukia Euskal Herri osoko kideek sortzen dute: erredaktore, kazetari, ilustratzaile eta errealizadore direnak. Izan ere, idatziak, elkarrizketak, marrazkiak eta bideoak atzeman daitezke haien webgunean. Plataformaren helburua muga mentalak askatzea da, aurreiritzien kontra jotzeko.
Gaien artean eta edukien artean zubiak eraikitzen dituzte, adibidez Gorpuzkingz Hondarribiko trap taldeko kideak ikus ditzakegu Euskal Monetari buruz mintzatzen, eta bideo horri buruz Eider Eibak egindako ilustrazioa ere bai. Edo Jon Garmendiak Olentzero eta Aita Noelen arteko borroka historikoari buruz idatzitako testua irakurri eta ondotik dagokion bideoa ikusi.
Deskubri ezazue hemen: https://www.muak.eus/