Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Xerezaderen artxiboa
Literatur podcasta, euskaraz.
2020eko Agorrilaren 26a | ± 37 s
Xerezaderen artxiboa 2011an sortu zuten Jasone Larrinaga eta Ana Moralesek. Herrialde anglo-saxoietan audio-liburuak eta literatur podcastak oso hedatuta ikusten zituzten, eta euskaraz ere horrelako zerbait sortu nahi zuten.
Gaur egun, http://xerezade.org/ webgunean ehundaka audio atzematen dira, mundu osoko ipuinak, kontakizun labur eta luzeak eta fikziozkoak ez diren testuak. Denak euskaraz.
Azken podcasta, adibidez, Bea Salaberri idazlearen Baionak ez daki liburuari buruzkoa da, bertako zenbait kapitulu irakurtzen dituzte: http://xerezade.org/irakurketa/baionak-ez-daki