Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Sarako idazleen biltzarra 2020
Aurtengo biltzarra irailaren 6ean iraganen da, Sarako kiroldegian.
2020eko Agorrilaren 29a | ± 37 s
Apirilean egiten da normalean biltzarra, baina aurten konfinamenduaren ondorioz gibelatu zuten eta irailaren 6ean iraganen da.
Sarako Idazleen Biltzarra antolatu zen lehen aldikoz 1984ko Bazko astelehenez. Hastapenetik xede bera zuen: egun berean, toki batean, Euskal Herrian bizi edo honetaz ari diren idazleen biltzea, euskaldunak izan ala ez. Sarako Omordiako geletan hasi zen Biltzarra, baina 1993tik herriko polikiroldegian iragaiten da.
Gaur egun 150 idazle inguru etortzen dira beren liburuen aurkeztera eta izenpetzera.
Info+: https://sarako-biltzarra.eus/