Elkartea #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir
Mintzalasai festibala: zertan gira?
Laguntzaileen komisioak lanean karraskan aritu dira: programazioa, ostalaritza, logistika, komunikazioa, laguntzailegoa? Testuinguru berezi hortan, 9. festibala ederra antolatzen saiatu dira. Egitaraua laster!
2020eko Irailaren 4a | ± 49 s
Joan den uztailaren 16an elkarteko kideak bildu ondotik, erabaki genuen aurtengo edizioa antolatzea: https://mintzalasai.eus/berriak/3537-9._edizioa_eginen_da!
Egitarau aberatsa
9. edizioan ere egitarau aberatsa prestatu dute Mintzalasai elkarteko kideek. Irailaren 21etik 27ra, hitzordu andana bat izanen ditugu euskaraz Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuan.
Ibilaldi gormanta, sukaldaritza tailerrak, ipuin kondaketak, txotxongilo ikusgarriak, film proiekzioak?
Haatik, pandemia testuinguru honek zailtasunak sor ditzake aurreikusitako hitzorduetan. Horregatik, bilkura bat finkatua da elkarteko kideek azken erabakiak har ditzaten, irailaren 9an, asteazkena, Miarritzeko Natacha etxean, 18:00etan.
Bilkura horren biharamunean, egitarau zehatza hedatuko dugu eta izen-emateak hasiko dira.
Beraz adi egon, Mintzalasai#9 abian da!
























