Elkartea #ustebainogehiagogirelako
Larunbata: Hizkuntzen Europako eguna
Mintzalasai festibaleko egitaraua, egunez egun: irailaren 26a, larunbata.
2020eko Irailaren 22a | ± 01 min 41 s
Larunbatean Hizkuntzen Europako eguna izanen da eta Baiona, Angelu eta Miarritzen hitzordu andana izanen dituzue euskaraz aritzeko.
GOSARI KALAKARIA
09:00-10:00 BAIONA Eusko Ikaskuntza
#mintzapraktika | Euskaraz hitz egiteko eta Eusko Ikaskuntzaren jarduerak ezagutzeko parada.
Izena emateko: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2730-gosari_kalakaria
IBILALDI GORMANTA
10:00-12:00 BAIONA Askatasunaren plaza
#bisita | Erdi Aroko azokak, merkatuak, atzoko eta gaurko txokolategien gogoratzeko, besta giroan.
Izena emateko: https://labur.eus/HkQ6u
EUSKARALDIA BAM TOPAKETA
10:00-12:00 BIARRITZ Mizanbu gaztetxea
#bilkura | Baiona Angelu eta Miarritzeko herri batzordeen abiatzea eta sartzeko gomita. Aho bizi edo Belarri prest izan nahi? Zure beharra badugu.
Izena emateko: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2732-euskaraldia_bam_topaketa
EUSKAL KAZETARITZA IDATZIAZ
14:00-16:30 BIARRITZ Mediateka
#tailerra | Euskal prentsa ezagutu eta kazetaritza idatziaren oinarriak landu.
Izena emateko: 05.59.22.28.86
BARATZE PARTEKATUAK
14:00-15:00 & 15:30-16:30 BAIONA Espainiako atea
#bisita | Harresietako baratze partekatuaren aurkezpena eta landareak eta tresnak ezagutzeko parada.
Izena emateko: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2733-baratze_partekatuak
MUSIKALDO ERAKUSKETA LUDIKOA
14:00-18:00 BAIONA Pott serigrafia (25, rue des Cordeliers karrika)
#haurrekin | Jokoak,irakurketa eta askaria.
Izena emateko: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda/2734-musikaldo_erakusketa_ludikoa
LITERATURA ETA ITZULPENA, ETXE BEREKO
18:30-20:00 BAIONA Maison des Langues Jakinola
#mintzaldia | Anjel Lertxundi idazleak Itzuliz usu begiak liburua aurkeztuko du, euskal literatura eta itzulpenari buruzkoa.
























