Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque
Euskaraldia: izen-ematea irekia da!
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra iraganen da Euskaraldia ariketa sozialaren bigarren edizioa. Izan Ahobizi edo Belarriprest!
2020eko Irailaren 29a | ± 01 min 01 s
Joan den edizioa 2018an izan zen eta Baiona-Angelu-Miarritze eskualdean 616 parte hartzaile izan ginen, baietz aurten gainditu!
Izena emateko, lehenik zure rola hautatu behar duzu: Ahobizi edo Belarriprest izan zaitezke. Zer suposatzen du horrek?
Belarriprest naiz
Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.
Ahobizi naiz
Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.
Hautatu duzu? Orain izena eman ezazu https://euskaraldia.eus/ webgunean.