Deialdia: BABko euskaltzaleak xerkatzen ditugu!
Irailean hasi ginen webgunean euskaltzaleen potretak argitaratzen. Bi aste guziz, elgarrizketa bat irakurri ahal izan dugu.
2020eko Azaroaren 26a | ± 41 s
Euskaragileak: ikasleak dira, kazetariak, euskalgintzako militanteak, artistak, idazleak, herritarrak? eta haien egunerokotasunean euskara biziarazten dute. Jasone Irozen (Laukitikat) lanari esker, haien ezagutza egin dugu.
Orain arte Florian, Marilou, Maryse, Bertrand, Olivier, Xexili eta Ekhi elgarrizketatu ditugu (ikus artikuluak hemen: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/traola/topaketa), eta 2021ean segitzeko asmoa dugu!
Zuen laguntza behar dugu: noren potreta ikusi nahi zenukete? Igor zuen ideiak mintzalasai@gmail.com helbidera.
Irizpideak: entseatzen gira profilen aldetik oreka xerkatzen (BABko hiri ezberdinak, adina, generoa, euskaldunberri/zahar, etab.)
























