Urte berri on!
2021, Mintzalasai elkarteak bere 10. urte betetzea ospatu beharko luke. 10 urte, hiri eremuan euskararen biziberritzearen alde lan egiten, ez da gutxi.
2021eko Urtarrilaren 1a | ± 42 s
Maite dugu Marion aitziran hartutako familia argazki hau, garena erakusten duelako: belaunaldi arteko herri dinamika zabala. BAM hiri-eremuan uste baino gehiago girela oroitarazteko balio duen irudia.
2021ean argazki hori berritu nahi dugu. Erran nahiko luke pandemia gibelean dugula alde batetik, eta Mintzalasaik etorkizun bat baduela bestaldetik. Momentuz, ez bata, ez bestea ez dira segurrak. Ea gure deialdiak erantzun bat eskuratzen duen datozen egunetan...
Bitartean, borrokan segituko dugu, tinko. Deus ez baita irabazia, ez guretzat, ez euskararen alde lan egiten duen nehorentzat.
Gora bihotzak!
























