Dylan, Youtuber ingeles-euskalduna
Dylanek 22 urte ditu eta euskarari buruz sortu dituen Youtubeko bideoek arrakasta handia izan dute.
2021eko Martxoaren 9a | | ± 01 min 12 s
Dylan Denny-Stearn Inglis, Ingalaterrako Devon probintzian sortu zen 1998an. Hizkuntzak ikastea anitz maite du, bost hizkuntza mintzatzen ditu: ingelesa, mandarinera, gaztelania, frantsesa eta euskara.
2016an izan zuen lehen kontaktua euskararekin, Euskal Herrira oporretara etorri zen bere gurasoekin eta anaiarekin eta Argia aldizkarian kontatu zuen aitzinetik euskarazko hitz batzuk ikasi zituela. Horrela, Heletako ostatu batean sartu zen eta "arratsalde on" erran zuelarik,bertakoek "arratsalde on" erantzun zioten. Geroztik euskara ikasi du, EGA azterketa lortu du eta euskalkiak ere badakizki (zuberera, bizkaiera?).
Joan den udan, lehen bideo bat argitaratu zuen Youtuben: "Zertan dira antzeko euskara eta txinera?". Bi hizkuntzak lotzen dituen 5 antzekotasun biltzen ditu eta 2000 ikustalditik gora lortu ditu. Geroztik, beste hainbat bideo sortu ditu: gehien maite dituen euskarazko hitzak, euskara baztandarra ikasteko aholkuak?
Ikus bideoak: https://www.youtube.com/channel/UCZxUnVPIJA2k3rdnWE48RuA/videos
Argia aldizkarian argitaratutako elkarrizketa: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2631/dylan-inglis























