BIDEOA: Euskal Elkargoaren euskararen aldeko hizkuntza politika
Iragan 2018ko ekainaren 23an, Euskal Elkargoak ofizialki onartu zituen euskara eta okzitaniar gaskoiera bere lurraldeko hizkuntza gisa, frantsesaren ondoan.
2021eko Martxoaren 17a | | ± 43 s
Bilkura berean, Elkargo Kontseiluak euskararen aldeko hizkuntza politika proiektua "Euskara jalgi hadi plazara" onartu zuen, honako helburu hauek ezarriz:
- Euskal Elkargoak, herriek eta udal alorreko beste eragileek herritarrei proposatzen dizkieten zerbitzuetan eskaintza elebiduna egitea, hala nahi duten biztanleek euskara egunerokoan erabili eta elkarri pasa ahal diezaioten.
- Biztanleek zerbitzu horiek erabil ditzaten, haiei etengabe informazioa eman eta horien garrantziaz ohartaraztea, hartara, herritarrak jardun horietara lot daitezen eta euskarazko dinamikak gara ditzagun bizi inguruneetan.
Ikus hizkuntza politika hori azaltzen duen bideoa euskaraz: https://youtu.be/AuOvaw9q87M
























