Bideokonferentzia: Bonaparte printzearen euskal euskalkien ikerketa
Baionako Mediatekak eta Bilketa sareak bideokonferentzia bat proposatzen dizuete, apirilaren 15ean, arratseko 18:00etan.
2021eko Apirilaren 12a | | ± 34 s
Mintzaldia: Bonaparte printzearen euskal euskalkien ikerketa
1856-1869 bitarteko urteetan Luis-Luziano Bonapartek abiatu zuen euskal dialektoen sailkatzeko eta biltzeko lan erraldoia, tokiko hainbat euskararen puntako adituen ekarpena eta lana antolatzen zituela.
Kepa Altonagak, Euskal Herriko Unibertsitateko biologia irakasle eta idazle, euskararen historian mugarri izan zen egitasmo honen irakurketa kritikoa proposatzen digu.
Bideokonferentziara juntatzeko, hemen klik egin, apirilaren 15ean arratseko 6etan.
Edozein arazo tekniko izanik, 05 59 46 63 94 zenbakira deitzen ahal duzue.
























