Euskara eta euskal kulturako bost irakurle hautatzeko prozesua ireki du Etxepare Euskal Institutuak
Etxepare Institutuak Euskal Ikasketetako bost irakasle postu atera ditu datorren ikasturtean euskara irakasteko atzerrian: Frantzian, Alemanian, Georgian eta AEBetan.
2021eko Apirilaren 20a | | ± 27 s
Euskara eta euskal kulturako bost irakurle hautatzeko prozesua abiatu du Etxepare Euskal Institutuak. 2021/2022 ikasturtean eskolak emateko deialdia da, Alemanian, AEBetan, Frantzian eta Georgian.
Deialdietan izena emateko azken eguna apirilaren 30a da. Hona hemen:
- Chicagoko Unibertsitatean.
- Berlingo Freie Unibertsitatean.
- Tiblisiko TSU Unibertsitatean.
- Parisko Sorbonne Nouvelle eta Sorbone Université Unibertsitateetan.
- Leipzigeko Unibertsitatean.
Iturria: Etxepare Euskal Institutua.
























