Euskarazko agendak salgai Bidarteko ikastolaren eskutik
2021-2022 ikasturterako agendak argitaratu dituzte Bidarteko Ikastolan. Salgai dira 15€-tan.
2021eko Maiatzaren 12a | | ± 01 min 03 s
Agenda gurasoek sortu dute Ikastolako erakasle eta ikasleen laguntzarekin, agenda bat baino gehio euskarri ludiko eta edukatibo bat proposatzen dute. Izan ere, hilabete guziz fitxa tematiko bat aurkituko duzue ondoko gaien inguruan: euskal kultura, natura, ekologia, geografia?
Haurrek jokoak (sudoku, hitz gurutzatuak?), asmakizunak, eskulanak, errezetak eta beste sorpresa batzuekin denbora pasatzen ahalko dute euskaraz.
Agenda A5 formatoan inprimatua da eta erreski erabiltzeko orriak espiralekin lotuak dira. Azala paper berziklatuarekin egina da. Uhabia Ikastolan guraso den Olivia Darmony-k agendaren grafimoa sortu du.
Agenda 12€/eusko-tan salgai da. Aldiz, guttienez 15 agenda manatzen baldin badituzue salneurri unitarioa 10€/eusko"€“ ra jausten da. Agenda egokia da lehen mailako ikasleentzat, kolegioko 6 eta 5 garrenentzat, baita ere erakasleentzat eta gurasoentzat.
Agenda salmenta idekia da webgunean, argibide guziak bertan aurkituko dituzue: http://www.uhabia-ikastola.eus/boutique/
























