Hugo Pratt , hedadura zabaleko marrazkia
20. mendeko komiki munduko maisuen artean izen handia, HUGO PRATTek obra ugari sortu zituen berrogeita hamar urte inguruko lanbidean zehar. Erakusketaren karietara, hainbat animazio euskaraz.
2021eko Ekainaren 16a | | ± 01 min 16 s
Begirada zerumuga berrietara itzultzeko gogoarekin bukatzen da 2021eko udaberria. Zer hobe horretarako bidaiarako gomita bat baino? Segi ditzagun Hugo Pratt marrazkilari ospetsua eta ez fama gutiagoko pertsonaia izarra, Corto Maltese, beren ibilbide paregabekoan barna!
Ekainaren 15etik irailaren 19ra, Baionan aurkeztutako erakusketak 121 erreprodukzio multzo bat proposatzen du, irudigilearen biziari eta obrari buruzko azalpen testuz eta argazkiz lagundurik.
ERAKUSKETAREN INGURUAN
Baionako Mediatekako Kultur ekintza Poloarekin partaidetzan eraiki egitarauak hainbat animazio euskaraz eskainiko ditu:
- BISITA GIDATUAK EUSKARAZ
DIDAM-en, Larunbatetan, ekainaren 19an, uztailaren 17an, abuztuaren 14ean et irailaren 18an.
18:30-19:30,Maika Lapouble, gida-hizlariaren eskutik, publiko zabala bati eskainia
Bisita guziak dohainik dira. Leku kopurua mugatua (osasun protokoloa)
- "PIRATA ZAHARRA"albumarenIRAKURKETA ANTZEZTUA,
Ekainaren 30an, asteazkenarekin, 15:30etan, hiri barneko Mediatekan."Partir en livre" ekimena kari.5-10 urteko haurrentzat. Dohainik, 10 pertsona
- INA, NIRE AMA AFRIKARRA, IPUIN MUSIKALA(EUS)
Irailaren 15a, asteazkena 10:00-11:00. DIDAM-en. Familia guziarentzat, 5 urtetik gora. Urririk, 10 leku
Argibideak eta izen emateak:
- Animazioak DIDAM-en, 05 59 46 63 58 /mediation.didam@bayonne.fr
- Animazioak MEDIATEKAn, 05 59 59 17 13 /mediatheque.bayonne.fr
























