Erabil kolektiboaren ate irekitzeak
Euskararen biziberritzearen alorrean ekarpen konkretua egitea du xede 2017an sortutako kolektiboak. Tailer, infografia, bideo eta kroniken bidez, jakintza soziolinguistikoa eta tresna praktikoak hedatzen dituzte.

2021eko Ekainaren 23a | | ± 01 min 24 s
ERABIL kolektiboa, 2017an BAM! dinamikaren biharamunean sortu zen. Euskalgintzako profesionalez / herritarrez osatu elkarte irekia da. Diziplinartekoa eta irabazi-asmorik gabekoa, euskararen biziberritzearen arloan ekarpen konkretu eta landua egitea du xede, ikuspegi soziolinguistikoa partekatuz:
â–º interbentzio zuzenen bitartez (tailer, gogoeta parte hartzaile, formakuntza?),
â–º material didaktikoa libreki eskuragarri emanez (bideo, infografia, kronika?).
Jakintza bildu, landu eta jendarteratu
Bi urtez, ERABIL kolektiboak 8 tailer berri sortu eta hedatu ditu gai desberdinen inguruan: familia, komunikazioa, administrazioa, haurtzaindegiak, elkartegintza, ikas-prozesuak... Hainbat eragilerekin lan egin du: Aek, Uda Leku, Seaska, Herri elkargoa, Miarritze eta Hendaiako herriko etxeak, Euskal Konfederazioa, Topagunea, Euskaraldia, Garabide?
Asko lan egin baldin badu ere, gutti ezagutua da oraindik.
Ate irekiak
Bere burua ezagutarazteko bilkura publikoa antolatzen du:
Uztailaren 9an | 18:00-19:30 | ARBONA (Berruetako lur okupatuak).
"Nor gira? Zer egiten dugu? Nola lan egiten dugu? Zein dira gure helburuak?... 🤔
Tailerrak landu - Infografiak sortu - Taldean gogoetak partekatu - Autoformatu - Mundu mailako soziolinguistika aztertu - Euskalgintzako eragileekin saretu... Denentzat bada leku. 😉
Ondotik, afaritifa kide berriekin. ðŸ·ðŸ§†"
*******************************************
Deneri idekia, engaiamendurik gabe.
Izena emateko: erabil.kolektiboa@gmail.com
























