Herrixka euskarazko aktibitateen foroa
BIL eta Euskaraz Bizi elkarteek HERRIXKAREN bigarren edizioa prestatu dute irailaren 4rako. Etxepare lizeoan iraganen da Baionan, 10:00etatik 17:00etara.
2021eko Agorrilaren 25a | | ± 27 s
Euskaraz aritzeko parada proposatzen duten elkarteak hobeki ezagutzeko eguna da Herrixka. Txikientzat, helduentzat, adin guztientzat.
Gainera, egun osoan zehar umeentzako ipuinak, erlaxazioa, yoga, musika, dantza, pilota eta beste hainbat jardueretan parte hartzeko aukera izanen da. Eguerdian, zikiro bat ere proposatzen dute.
Egitaraua eta info+: https://www.facebook.com/photo/?fbid=3078317912489549&set=gm.251388903305256
























