Euskaraz Lan Egin 2021-2022 bigarren deialdia
Euskararen Erakunde Publikoak 2021eko "Euskaraz Lan Egin" bekaren edizioaren 2. deialdia abiatzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi dutenen euskarazko formakuntza trinkoak diruz laguntzen ditu.
2021eko Urriaren 15a | | ± 01 min 20 s
Bigarren urtez segidan, euskara jakitea eskatzen duen proiektu profesionala duten pertsonek beka bat jaso dezakete, Ipar Euskal Herriko edo Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietan euskarazko ikastaldi trinkoak egiteko. Proiektu profesionalek, EEPren Proiektu estrategikoarekin izan beharko dute lotura (irakaskuntza, haur ttipiak, aisialdiak eta kirol jarduerak, heziketa artistikoa eta kulturala, irakurketa publikoa, hedabideak eta arlo digitala, etab...).
2021eko "Euskaraz Lan Egin" dispositiboak, proiektu profesional bat aurkeztuko dutenhogei bat pertsona formatu nahi ditu. Ekaineko lehen deialdiaren ondotik, leku guti batzuk gelditzen dira.
Bekak formakuntza "intentsiboak", astean gutienez 30 orenekoak eta hainbat hilabete irauten dutenak baizik ez ditu diruz laguntzen.Formakuntza horiek Ipar Euskal Herrian edo Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegi "trinkoetan" egin daitezke.
Izen emate txostenak 2021eko urriaren 18a aitzin itzuli behar dira, eskatu bezala osaturik.
Informazio gehiagorentzat:
https://www.mintzaira.fr/eu/jarduerak/euskarazko-irakaskuntzaren-garapena/euskaraz-lan-egin-beka-dispositiboa.html
Lekukotasun bideoak:
-Gene Lagan https://www.youtube.com/watch?v=yx3uzhO4O1s
-Matthieu Agirregomezkorta https://www.youtube.com/watch?v=o5qcWShdvuA
-Sophie Daubas https://youtu.be/ewZsGdv2rw0























