"Kantuen kontrabandista" dokumentala, Kanalduden ikusgai
Xabaltx musikari eta kantariak Euskal Herria trabeskatu zuen zaldi gainean, kantu zaharren bila. Emaitza, zazpi ataleko dokumental serie bat da, Kanalduden ikusgai dena.
2021eko Urriaren 28a | | ± 43 s
Zaldiz, Pantxoa Bergara"€œXabaltx" kantagile-kantaria Euskal Herrian zehar ibili da, galdutako kantuen bila. Hiriak eta mendiak zeharkatzen ditu, aspaldiko aire eta hitz batzuez oroitzen diren azken pertsonak atzemateko. Makilan gorderik duen mikrofonoari esker grabatzen ditu, eta gero bere merkantzia baliotsua lagun musikari batzuei helarazten die.
Pettik, Willis Drummond taldeak, Nahia Zubeldia eta Manu Mathysek osatzen duten Lumik, Maddalena Luzzik, Thierry Biscaryk, Morau taldeko Beñardok eta Oihan Oliarj-Inesek Xabaltxen eskuetatik abesti tradizionala jaso eta gaurkotu dute.
Ikus lehen 6 atalak hemen: https://kanaldude.eus/sailak/kantuen-kontrabandista
























