Zer da 'eusle' metodologia
Euskararen urtaroaren baitan, EUSLE metodologiari buruzko lan saioa antolatua da Bidarrain, abenduaren 1ean, arratsaldez. Goizean, 'Euskararen inguruko diskurtsoak' izanen dira aipagai.
2021eko Azaroaren 15a | | ± 01 min 02 s
Euskara egunerokoan gehiago erabiltzeko ariketan, EUSLE metodologia berrikuntza franko ekartzen ari da Hego Euskal Herriko lan-munduan. Eusleak (eutsi, atxiki) lotura zuzena badu Euskaraldian ezagutu dugun Ahobiziarekin, baina hamabost eguneko ariketa izan beharrean, eguneroko antolaketan eragitea du xede.
Gure inguruan baditugu metodologia hori eskertuko luketen pertsonak: euskara ikasi berri duen agente publikoa, erdaretan usu ari diren gazteak, euskaraz funtzionatu nahiko lukeen lantaldea... euskara egonkortzeko zailtasunetan den publiko hori laguntzen ikasten hasi nahi baduzu, zato EUSLE metodologia ezagutzera!
- Zer:"EUSLE metodologia ezagutu" mintegia
- Norekin: Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra) eta Pello Jauregi (EHU)
- Noiz: Abenduak 1, 14:00>17:00
- Non: Bidarrain, Plaza ondoko gela publikoan
Oharra: Sakontze-saio bat izanen da ondoko asteetan!
Euskararen Urtaroaren karietara antolatua, izena ematea beharrezkoa hemen:urtaroa@communaute-paysbasque.fr
EUSLE Metodoaz info +:https://soziolinguistika.eus/eu/proiektua/aldahitz-ikerketa/



























